XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Musikaz asetzeko aukera abuztuko lehen asteanBermeoko Nazioarteko Musika Astean zazpi talde arituko dira XIV garren edizioan:
Aurtengo saioan musika eskeintza dibertsifikatua erakutsiko da:
Poloniarrek haize boskoteei zuzendutako Alemaniako lehiaketan hirugarren saria eskuratu eben 1995an.
Musika baltza espirituala eta berrogeigarren hamarkadako jazz estatubatuarra dabez euren partituretako eduki nagusiak, besteak beste: Henry Mancini, Duke Ellington edo George Gershwinen notak garden entzuteko aukera izango dabez zaletuek.
Bigarren egunean, abuztuak 3, Bermeoko ordezkaritzaren mailaren nondik norakoak jakiteko aukera izango da.
Bermeoko Abesbatza eta Leioako Kontserbatorioko Orkestra, Margarita Lorenzo de Reizabalen zuzendaritzapean, arituko dira elkarlanean.
Saioaren lehen partean
Eguaztenan
Orduko tresnak edo berezko kopiak erabiltzen dabez, garaiko tratatu edo partituretaz baliatuz.
Abel, Boccherini, Jordani eta Mozarten lanak jokatuko dabez.
Mikel Piris jatorri bermeotarreko flautajolea Maria Vega pianojolearen partaidetzaz arituko da abuztuak 5eko saioan.
Bermeotarra Budapest-en bizi izan da azken urteotan musika ikasketak burutzen.
Antolatzaileek azken egunerako laga dabe Lamerako saioa:
Musika ibilbidean lehen pausuak Jazzle ikastaroetan emon ebazan talde honek big banderako moldatu eta idazten dauz partiturak gaur egun.
Lamerako kontzertuan Estatu Batuetan 30 eta 40ko hamarkadetan sortutako banda handien doinuak errepikatuko dauz.
Aldundiaren aldetik, urtero modura, inolako subentziorik lortu ez dauan (inguruneko beste herri batzuei zuzentzen jakezan diru subentzioak kontatu beharrekoak izaten dira) mostra musikalak 3 mila pertsonen presentzia espero dau, bost egunetan zehar.